Nor gara

Ingema irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, adineko pertsonen eta aniztasun fisikoa duten pertsonen alorrean ezagutza sortzea helburu duena, eta bere sorburua MATIA Fundazioan du. Matia irabazi asmorik gabeko entitate pribatu bat da, 1888tik hona adineko pertsonei eta ezintasunen bat duten pertsonei gizarte eta osasun zerbitzuak ematen diharduena.
INGEMAk Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarean parte hartzen du Osasun Arloko Ikerketa Unitate gisa, eta baita CSIC Zientzia Ikerketen Goi Mailako Zentroko Zahartzeari buruzko Ikerketa Taldearen unitate elkartu gisa, zahartzearen eta mendekotasunaren alorrean baterako elkarlan zientifikoak egiteko helburuz.

Xedea eta helburuak:
INGEMAk ondoko helburuak ditu:
- Ezagutza sorraraztea adineko pertsonen eta ezintasunen bat duten pertsonei gizataldearen baldintzak eta bizi kalitatea hobetzeko den guztia gehienezko mailara eraman ahal izateko.
- Ezagutza hori aplikatzea bai gaur egun dauden prozesuei baita ehun ekonomiko berria sortzeari ere, prebentzioa bultzatuz, pertsonetan ezgaitasunak agertzea berandutuz eta pertsonak gizarteratzea sustatuz.

Jakintza alor anitzeko taldea
INGEMA fundazioak pertsona-talde bat du, ikerketa proiektuetan esperientzia handikoa, bai estatu mailan bai nazioarteko mailan, oso ondo prestatua eta inplikazio handia duena. Jakintza alor anitzeko taldea profesional kualifikatuek osatzen dute, eta horien artean daude geriatrak, neurologoak, neuropsikologoak, medikuak, soziologoak eta farmazeutikoak, denak ere alor klinikoan eta ikerketan esperientzia handikoak.
We aim to focus on five main areas:
- The importance of lifestyles in the healthy ageing. For example: Effect of diet, physical activity and cognitive stimulation to delay the onset of some diseases (dementia or Alzheimer) and to maintain the autonomy.
- To enhance cognitive functions and learning in older people.To characterize and evaluate of severe cognitive impairment and the study of the influence of the daily activities to maintain active.
- To study the subjective and psychosocial variables in growing older. The study of the influence of emotions on the frailty and dependency of older people.
- New care models/Housing. To design new care models based to aging in place for older people with a person-centred model of care.
INGEMA Fundazioa hainbat alditan saritua izan da ikerketetan jarraitzen duen zorroztasuna eta bikaintasunagatik. Honako hauek izan dira lortutako sariak:
-
Beltrán Baguena Saria 2009: Revista Española de Geriatría y Gerontología-ko Gizarte Zientziak eta Portaeraren atalaren barnean artikulu hoberenari emandako saria.
“Markagailu kognitiboen bitartez narriatasun kognitibo arina zahartzaro normalaren parean egindako bereizketa Discriminación mediante marcadores cognitivos del deterioro cognitivo leve frente al envejecimiento normal”.
-
Zahartzaro-ko Jaime Echarri Saria 2009: Euskal Herriko Autonomia Erkidego-ko Gizarte Zientziak eta Portaeraren atalaren barnean poster-komunikazio hoberenari emandako saria.
“Balioztatze funtzionala eta errendimendu baliospena neuro-psikologiako probetan: Narriatasun kognitiboari lotutako ezberdintasunak”
-
Santiago de Compostela Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Doutoramento Sari Berezia 2009an.
“Mihiaren punta fenomenoa zahartzaroan. Hiztegiaren eragina, oroimenaren lana eta prozesatzearen abiadura. “
-
IMSERSO- Infanta Cristina Saria 2008: Gizarte Ikerteta eta Azterketa atalaren barnean emandako saria.
“Zahartzaroaren Dimentsio Subjetiboak”
-
Fundación Ramón Areces eta Fundación Colegio Huérfanos de Hacienda Ikerketa Saria 2007.
“Narriatasun kognitibo larria: egundoko ahaztuak”
-
Premio Obra Social Caja Madrid Saria 2005: Gizarte Ikerketa onenari emandako saria.
“Alzheimer gaixotasunari buruzko Donostia Luzera-Ikerketa: tratamentu ez farmakologikoen eraginkortasuna.”




















