|
|
|
|
EZAGUTU INGEMA |
| |
Ingema (Matia Gerontologia Institutua) Matia Fundazioaren barruan sortu genuen, helburu sozial honekin: edadetuen eta urritasunen beharrei buruzko ezagutza sortu, garatu eta hedatzea, edadetuen gaitasun indibidualak areagotzen laguntzeko ekimenak sustatzea eta edadetuen partaidetza soziala bultzatzea.
Matia Gerontologia Institutuak (INGEMA), beraz, hauxe du helburu: zuzenean nahiz zeharka edadetuen eta urritasun larriko pertsonen nahiz horien inguruko senitartekoen bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezaketen arloetan ezagutza sortu eta garatzea, ezagutza hori aplikatzea eta ahalik eta gehien hedatzea. |
|
 |
Ingemaren jarduerak 3 ardatz ditu funtsean:
-
Adierazitako helburuak lortzeko moduko ezagutza edo teknologiak ikertu eta garatzea.
-
Teknologia horiek praktikan jartzea eta homologatzea, nola Matia Fundazioak eskainitako zerbitzuen bidez hala zerbitzu berrien sorrera bultzatuz.
-
Sortutako ezagutza eta esperientzia kanpoan ahalik eta gehien zabaltzea.
Hauek dira gure printzipioak:
-
Fundazioaren adituek ehun urtetik gorako ibilbidean bildutako ezagutza eta esperientzia.
-
Garatutako ezagutza Fundazioaren barruan aplikatzea, bertan eskaintzen diren zerbitzu ugarien bitartez. Hau da, ikerketa eta ekintza uztartzea.
-
Elkartasuna. Gure ustez, politika soziala (gure kasuan edadetuen arlokoa) hortik abiatuta zehaztu behar da.
Zahartzaroak bere balioa dauka, eta nahitaezkoa da gizartean duen eginkizuna bultzatzea.
|
|
|
|
|
|
|