Ingema / Aholkularitza / Gestioaren kalitatea
Aholkularitza
» Sektore sozio-sanitarioa
» Gestioaren kalitatea
» Produktuak eta zerbitzuak
» Esperientzia eta talde profesionala
Gestioaren kalitatea:
Erakunde sozio-sanitarioak ebaluatu eta etengabe hobetzeko metodoa (EMPOSS)

Erakunde sozio-sanitarioak ebaluatu eta etengabe hobetzeko metodoa (EMPOSS).

"Gestioaren kalitateari" dagokionez, zerbitzu sozio-sanitarioak eskaintzen dituzten entitateek kalitatezko asistentzia eman behar dute. Baina gainera, beste parametro batzuetan ere emaitza positiboak lortu behar dituzte, bestela, kalitatezko asistentzia ez balitzateke iraunkorra izango.

Honako hauek dira, besteak beste, edozein zentrotan gestio iraunkorra lortzeko gakoak: baliabideak eraginkortasunez erabiltzea, emaitza ekonomiko positiboak lortzeko, bezeroak asebetetzea, langileak gustura egotea,...

Laburbilduta, gestio bikaina dugu sektoreko zentro edo entitateetan gaitasunik handiena erdiesteko modua.

Ingemak, bere esperientziari esker, eredu bat eta erremintak garatu ditu, eta erakunde sozio-sanitarioen eskura jarri. Gestio-ereduak honako hauetan lagunduko die:

  • Etengabe ikasten
  • Berrikuntza sortzen
  • Baliabideak optimizatzen
  • Erakundea murgiltzen

Animación EMPOSS

EMPOSS deitzen diogu eredu horri, eta helburuak lortzen laguntzen die erakundeei. Erakunde sozio-sanitario orotan funtsezkotzat jotzen diren 6 arlo jorratzen ditu.

Ehunka enpresek gestioaren kalitatearen arloan izandako esperientzia biltzen duen EFQM ereduaren bidez zehaztu dira arlo horiek, eta gainera, Matia Fundazioak arlo sozio-sanitarioan duen esperientzia hartu da kontuan.

EMPOSSek gestio-eredua zehazten lagundu nahi die era guztietako enpresa sozio-sanitarioei, helburuak errazago lortu ditzaten.

Gainera, ISO edo EFQM ziurtagiria lortu nahi dutenentzat oso egokia izan daiteke EMPOSS, gestioa hobetzeko proiektua garatzen hasteko abiapuntu gisa.

 
© 2005 Matia Fundazioa Egizu lan gurekin Gunearen mapa Legezko informazioa Kontaktua Castellano English