Ingemak bezeroen behar eta eskarietara egokitzen ditu zerbitzuak, bere esperientzia eta ezagutza eskaintzen ditu, eta proposatutako helburuak lortzea bermatzen duten ereduak eta metodologia aplikatzen.
Gestioa hobetuz, asistentziaren kalitatea, baliabideen eraginkortasuna eta bezeroen gogobetetasuna hobetzen dira.
Horra zer urrats eman behar diren:
• Diagnostikoa, hobekuntza-plana egiteko oinarritzat erabiltzeko.
• Hobekuntza-plana, lortu beharreko helbururik garrantzitsuenei lehentasuna emateko
• Plana egoki ezartzea, hobekuntzan oinarritutako lan egiteko modu berria erakunde osoak barneratu dezan.
EMPOSSek prozesu hori eraginkortasunez eta arrakasta ziurtatuz burutzeko aukera ematen du. Gainera, EMPOSSek erakunde guztiei laguntzen die, bai ezelako hobekuntza-prozesurik hasi ez dutenei bai ISO edo EFQM ziurtagiriak lortzeko prozesuan murgilduta daudenei.
Bestalde, hobekuntza-prozesua erakunde osoan nahiz area edo departamentu jakin batean soilik abiarazteko aukera dute erakundeek.