 |
 |
|
|
| Ingema / Bestelako zerbitzuak / Erabilgarritasuna |
|
|
|
|
Erabilgarritasuna
|
| Zer da erabilgarritasuna? |
Erabiltzaile batek sistema edo produktu batekin izandako esperientziaren kalitatearen neurriari deritzo erabilgarritasuna.
Bestela esanda, sistema bat erabilgarria dela esaten da honako ezaugarri hauek dituenean: ikasteko erraza, erabiltzeko erraza, gogoratzeko erraza, akatsekin jasanbera eta subjektiboki atsegina. Beraz, pertsonek produktu edo sistema baten bidez lanak zein azkar eta erraz egiten dituzten adierazten du erabilgarritasunak
|
| Lau puntu hauek ditu erabilgarritasunak oinarritzat:
a) Erabiltzailearekiko hurbiltasuna. Erabilgarritasunak erabiltzailea du ardatz. Produktu erabilgarria sortzeko, egungo eta balizko erabiltzaileak ezagutu eta ulertu behar dira, baita horiekin lan egin ere, gero produktua azken erabiltzailearen beharren arabera pertsonalizatzeko.
b) Erabilera-testuingurua ondo ezagutu. Pertsonek produktibitatea areagotzeko erabiltzen dituzte produktuak. Beraz, ezinbestekoa da erabiltzailearen helburuak ulertzea eta produktuak automatizatu, aldatu edo hobetzen dituen zereginak ezagutzea.
c) Erabiltzailearen beharrak asebete. Erabilgarritasuna produktibitatearekin eta kalitatearekin dago uztartuta.
d) Erabiltzaileek zehazten dute (eta ez diseinatzaile eta garatzaileek) produktu bat erabiltzeko erraza den ala ez. |
Zerbitzu horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deitu Ingemaren 943.22.41.43 zenbakira edo posta bat bidali ingema@fmatia.net helbidera.. |
|
|
|
|
|