Ingema / I+G+B / Lankidetza
I+G+B
» Ikerketa arloak
» Egungo proiektuak
» Bukatutako proiektuak
» Profesionalak
» Lankidetza
» Kontaktua

Lankidetza

 

Edozein ikerketa- eta garapen-lanetan, behar-beharrezkoa izaten da ikerketa-zentroekin lankidetzan aritzea, izan ere, lankidetzaren bitartez zentroen artean lotura egokia sortzen bada, berrikuntza bai ikerketan bai garapen-prozesuetan hedatzen baita. Hori dela eta, INGEMAren aurrekontuan oso atal handia eskaintzen diogu beti lankidetzari.

Horrela, Fundación Fatronik eta Vicomtech entitateak nabarmendu behar ditugu nagusiki, biekin elkarlanean ari baikara, epe luzeko lankidetza estrategikoaren bidea urratuz. Halere, beste hainbat entitaterekin ere jarduten dugu lankidetzan. Aipa ditzagun, bada:

Nazionalak

Estatuko erreferentziazko zentro askorekin aritzen gara lankidetzan, zahartzearen eta urritasunaren inguruko gaietako prestakuntzan eta I+G+Bko proiektuen diseinuan:

  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Neuropsikologia
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (Informatika Fakultatea eta Eskola Politeknikoa). Asistentzia Teknologien ikerketa
  • Ilundain Fundazioa: Neurogenetika
  • IMSERSOren edadetuen behategia. Gerontologia.
  • Madrileko Unibertsitate Autonomoa: laguntza informala, emozioak eta narriadura kognitibo larria
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Neurofisiologia, Farmazia
  • Valentziako Biomekanika Institutua-IBV. Asistentzia-teknologiak

Nazioartekoak

INGEMAk nazioarteko entitate askorekin egin ohi du bat, ikerketak trukatzeko edo I+Gko ekintzak gauzatzeko:

  • Barrow´s Neurological Institute (St. Josephh´s Medical Center, Phoenix, AZ, AEB). Errehabilitazio neuropsikologikoa. Oinarrizko neuropsikologia. Alzheimer.
  • Department of Cybernetics. University of Reading (UK). Asistentzia Teknologiak.
  • Foundation Mederick Alzheimer. Frantzia. Alzheimerraren inguruko ikerketa.
  • Myers Research Institute (Cleveland, Ohio, AEB). Narriadura kognitibo larrien balorazioa eta esku-hartzea. Aplikazio terapeutiko berriak.
  • North Shore University Hospital (Long Island, New York, AEB). Ebaluazio eta errehabilitazio neuropsikologikoa. Dementziak
  • Overspaarne. Haarlem. Holanda. Dementziaren alorreko esku-hartze berritzaileak. Arretaren kalitatea.
  • Stanford University, Veterans Affaire Center, (Palo Alto, CA, AEB). Alzheimerra duten gaixoak zaintzen dituzten senitartekoekin nola esku hartu. Zaintza informala.
  • Swedish Handicap Institute, Suedia. Asistentzia Teknologiak
  • SYMON group. University of Birmingham (UK). Asistentzia Teknologiak
  • University of East London. School of Psychology (UK). Errealitate birtualeko teknikak errehabilitazio psikologikoan.
  • University of Lund (Suedia). Patologia psikologikoei aplikatutako teknologia haptikoak eta asistentziakoak.
  • VIRART Group. University of Nottingham (UK). Asistentzia Teknologiak.
© 2005 Matia Fundazioa Egizu lan gurekin Gunearen mapa Legezko informazioa Kontaktua Castellano English